Nerea Ibarzabal bertsolari markinarrak 23 urte ditu. 12 urtegaz hasi zan bertsotan eta ordutik hainbat eskolarteko txapelketetan eta gazte txapelketetan kantatu izan dau. Lea-Artibaiko txapelketan 2012an kantatu eban lehenengo aldiz eta 2014an txapeldun izan zan. 2016an Bizkaiko Txapelketako finalista izan zan eta Txapelketa Nagusirako sailkatu zan handik. Gaur egun oraindik idazten bertsotan baino erosoago sentitzen dala esan deusku.