Bullying kasuak zoritxarrez geroago eta gehiago emoten dira gure Ikastetxeetan. Euskadin bikoiztu egin dira bullying kasuak azken urtean eta 121 kasura heldu dira. Filandiako KIVA programea hainbat eskoletan martxan ipini ondoren orain Barakaldoko Alazne Ikastetxean beste urrats bat emon dabe TEI metodologia landuz. Bartzelona eta Santiago de Compostelako Unibertsidadeak diseñatu eben eta oso ondorio onak izan dauz . Gaur egun estadu mailan 800 zentrotan martxan daukie.