ETAk hasiko dauen hausnarketaldia dala-eta, Rebeka Ubera Aralarreko idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkideak esan deusku eurok ez dabela ETAren disoluzinoa eskatzen, aurretik presoen auzia konpondu behar dala. Aralar desegiteko asmoa dala-eta, arrazoizkoa dala adierazi dau, euren helburuak bete dituelako. Orain EH Bilduren sasoia dala nabarmendu dau. Kataluniako egoeraz adierazi dau Espainiako gobenruak hartutako neurriekin salbuespen egoeran dagozala, baina bertako erakundeak erreferenduma egiteko asmo garbiagaz ikusten dituala.