Datorren urtean orduko 30 kilometroko mugea uriburu guztira zabalduko da, hiru-lau kaletara izan ezik. Txirrinduaren erabilerea be sustatuko da, Bilbon bizikleta elektrikoak sartuko dira, uriaren ezaugarriak dirala-eta erabilgarriago ikusten dalako jentearentzat. Rodriguez Arias kalea garraio publikoarentzat, txirrinduentzat eta oinezkoentzat mugatu gura da, eta uri barruko oinezkoentzako ibilbideak be zehaztu gura. Uriburuan zehar batetik besterako bideak bizkor egiteko aukerea emoteko neurriak hartuko dira. Beste makina bat neurri aztertzen be badabilz. Abendurako amaitu gura dabe plana, eta datorren urtean hasi neurriok indarrean sartzen.