Edukinontzi marroiak ipiniko ditue eskualdean, herri guztietan Ipazterren izan ezik. Bertan auto konposta egiten segiduko dabe, orain arteko ganerako herrietan gehienek egin daben moduan. Lea Artibaiko Amankomunazgoak akordioa adostu dau Bizkaiko Foru Aldundiagaz, organikoa oso-osorik batzeko kontenedore marroietan: jatorri begetalekoak eta animalia jatorrikoak. Beste leku bazuetan emaitza positiboak izan ei ditue, eta era horretara hobeto berzikletan ei da.