Su ta Gar talde eibartarra orain dala 30 urte sortu zan. Mutiko talde bat denpora pasa modura musika tresna desberdinak joten hasi zan eta musikea egiten . Apurka apurka euren denpora pasa lantzen joan ziran eta heavy metal musikea egin eban Euskadiko lehenengo taldea izan zan. Hogeita hamar pasatu dira eta hortxe jarraitzen dabe kontzertuak eskeiniz. Aitor Gorosabel abeslaria eta gitarra joleagaz solasaldian izan gara.