Euzko Alderdi Jeltzalearen legebiltzarkideak esan deusku aurrekontu horreek buruan be ez daukiezala, Katalunian bizi daben egoerea ikusita. Eurok PPren gobernua ez dabela babesten adierazi dau. Aurtengo aurrekontuak onartzea momentuko erabagia izan zala, Euskadirentzat akordio onuragarria lortzeko aukerea egoalako, baina babes hori orduntxe amaitu zala. Lehendakariak estadu konfederalerako egindako proposamenari dagokionez, adostasun zabalak lortu beharko dirala esan dau, eta hemen erabagiten dana onartu egin beharko dauela Madrilek.