ZAZKEL taldeak "Ez entzun" izeneko disko barria kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko ira. 26a, 20:45

ZAZKEL musika taldea orain dala 5 urte jaio zan, 2012an. Nahasketa ugari egin dabez funky-a popagaz, rapagaz edota rock-agaz nahastauta. Gaur euren lan barria aurkeztu dabe "Ez entzun" izenekoa, post-punk estiloko ukutuak dakarzana. Disko honetan azken 6 hileetan sortutako abestiak entzun leitekez, tartean Hertzainak taldeak egindako abesti baten bertsinoa. ZAZKELek igazko Banden Lehia irabazi eban, BBK Liven zuzeneko kontzertua eskeini eta laster Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian parte hartuko dau. Etxahun Arregi abeslariagaz honetaz guztiaz egin dogu berba.

Osorik irakurri