Ekonomia gorabeheratsua bada be, hobetuz doala esan deusku CEBEK-eko presidenteak. Erresidentzietako gatazkea amaitzear egoteari ondo baderitze be, uste dabe beste gatazkaren bat laster sortuko dala, ELA-k bere programan daukalako patronalekin gatazkan egotea. Ezkerraldeko eta meatzaldeko egoereak kezkatzen ditu. Baikorrak dira Naval eta CEL-en kasuan, baina General Electric-ena konpontzea gatxagoa izango ei da, delokalizazinoa dalako.