Orain arte, Otxandio Arabako Bertsolari alkartearen eraginpean egon da, baina hemendik aurrera Bizkaiko Bertsolari Alkartearen ardurapean egongo da. Urrian martxan hasiko dan Otxandioko bertso eskolan 10 helduk emon dabe izena eta 12-16 urte bitartekoendako be, astean behin, tailer bat osotuko dabe. Aitor Esteban bertsolariak, Algortako eta Mungiako bertso eskoletatik igaro ostean, Otxandioko proiektu barri hau kudeatzeari ekingo deutso eta beragaz egin dogu berba. Otxandio herri kantuzalea dala esan deusku baina orain bertsoa be lantzeko erea egongo dala azaldu deusku.