Mahi-Mahi proiektua ez da ohiko eskola-jangela.Ikastetxe edota ikastolako jangela gune paregabea bilakatu daiten lan egiteko modua da, umeak, modu osasuntsuan jateaz gain, esperientzia dibertigarri eta hezigarria bizi dagien.Mahi-Mahi by Askora esperientzia barri honeri zelangoa izango dan definitzen lagunduko deuskun berezko diseinu-metologian oinarritzen da.Horretarako, zentroaren espazioak eta helburuak kontuan izango dira, baina lantegiak be antolatuko dira ikasleek, familiak, irakasleriak, zuzendaritzak eta jangelako lantaldeak parte hartu dagien.
Mahi-Mahi by Askorak jangela-mota barri bat diseinatzen lagunduko dau: umeak bertara joan nahi izango dabe, familiek, barriz konfiantza izango dabe bertan, eta ikasketxe edota ikastolari beste zentroetatik ezberdinduko da izen ona eskuratuz.