Atzoko egun historikoaren ostekoez hausnartzeko eguna da gaur. Julen Nafarrate Uribe Kostako bizilaguna boluntario joan zan atzo Bartzelonako Poble Nou auzoko hautesleku batera. Igotz Zearreta meñakarra, argazkilaria eta diseinatzailea da eta hamar urte baino gehiago daroaz Katalunian biziten. Igotzek atzo Badalonako hautesleku baten bozkatu eban. Eurakaz atzokoaz eta hemendik aurrerakoaz egin dogu berba.