Enkarterriko landa eremuan Leonetik ekarritako 14 txakur handi, mastin arrazako 14 txakur egongo dira otsoak artaldetara hurreratu ez daitezan. Lorrak, Neiker-Tecnaliak, Enkarterrialdek eta Bizkaiko mendabaldeko artzain batzuk bat egin dabe proiektu barri honegaz. Proiektu barritzaile hau ezagutzera emon deusku BFAko ingurune naturaleko diputaduak. CELeko langileen etorkizunaz BFAk hileon erantzunen bat eukiko dauela esan dau Elena Unzuetak Aldundiko bozeroaleak. Fiskalidadeaz eta gaikako zabor bilketearen inguruan be berba egin deusku Elena Unzuetak. Baita baserritar gazteei emongo jakezan laguntzen bigarren deialdiaz be.