Beharrizana jasaten daben uste baino familia gehiago dagoz Bizkaian. Caritasetik itzelezko lana egiten dabe eurei laguntzen eta horretaz berba egitera Caritaseko Ana Sofi Telletxea etorri jaku gure estudioetara. EHUan egindako ikerketa baten arabera epe luzeko langabezia gehien jasaten daben bizilagunen perfila 44 urteko emakumeena da. Enpleguren bat daben hainbat emakumek, Caritasera joten dabela zehaztu deusku Caritaseko Ana Sofi Telletxeak. Bestalde BFAk laguntza sozialetan dagoan kontrolaz sentsibilizetako kanpainagaz kritiko agertu da Caritas.