Lehen garaipena

Lointek Gernika Bizkaiak bigarrenean, bai, lehen garaipena lortu dau. Quesos El Pastorri irabazi deutso (78-58). Naiara Diez kapitanak Bizkaia Lehian saioan esan deuskunez, taldeak nortasunari eutsiko deutso aurten be. Defentsa gogorra izango dabe armarik onena. Eduardo Maidagan Gernika Rugbyko entrenatzailea, Eider Merino txirrindularia eta Jon Lopez Waterpolo Leioako entrenatzailea izan dira beste konbidaduak denporaldiko lehen saioan. Bizkaia Lehian, eguenetan (13:30).

Osorik irakurri