Euzko Alderdi Jeltzaleko eurolegebiltzarkideak azaldu desku Kataluniak bere burua idependientetzat aldarrikatzeak ez daukala ondoriorik, inork autortzen ez badau. Beraz, aldarrikapen horren balioa erlatibizau beharko litzatekeela uste dau, hainbesteko garrantziarik emon ez, eta alkarrizketak hasi. Alde biek ei daukie gatx orain atzera egiten, baina daukan ardureagaitik Espainiako gobernuari ei dagokio atzera pausoa egin eta alkarrizketarako jarrerea erakustea.