Unai Bilbao Bilbao Athleticeko kapitanagaz egin dogu berba Atetik saioan. Zentrala da, ezkertia. Lehen taldean Laporte dato toki horretan, eta partidu guztiak jokatzen ditu. Bilbaok onartu dau frantziarra oso ona dala, eta gatx dagoela kontua. Baina, aukerak aprobetxetako prest dagoela esan deusku. Taldea ondo ikusten dau. Ate aurrean suerte apur bat falta jakela uste dau, baina ziur dago gora egingo dabela. Jon Etxaburu (Sestao River) eta Jon Elorriaga (Santutxu) izan dira saioko beste konbidadu biak. Indartsu hasi dabe ligea 3. mailan.