Euskal Herriko azalerearen ehuneko 60 basoa da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko urr. 16a, 00:00

Eskualde batzutan zifrea handiagoa izaten da eta beste batzutan eskasagoa. Basoa Fundazinoa basoen gestino jasangarriaren alde egiten dau eta basoen garrantziaz ohartarazoten dau. Euskal Herriko basoen mehatxu nagusiei buruz berba egin deusku Basoa Fundazinoko Aitor Onaindiak. Ondare Jardunaldien barruan Basoa Fundazinoak berbaldiak eta bisita gidatuak antolatu dauz. Aulestin egin eben lehen saioa ta laster beste bat egingo dabe Durangaldean. Herri basoei buruz be berba egin deusku Aitor Onaindiak. Baso jaube pribaudeek egiten daben lez, udalek euren herri baso publikoakaz era askotara jokatzen dabe.

Osorik irakurri