Elkarrekin-Podemoseko legebiltzarkidea dan Lander Martinezek esan dau Espainiako gobernua demokraziari trabak ipinten jabilkola.
ANC-ko eta Omniumeko buruen kartzelaratzeak egoerea goitik behera aldatu dauela uste dau Lander Martinezek. Orain arte, PSOEk, Rajoyk Kataluniako auzian emondako pauso guztiak babestu dauzela salatu dau Elkarrekin Podemosek. PSOEri norabide berean noiz arte jarraituko dauen galdetu deutso Lander Martinezek. Euskal fiskalidadeaz, Euskal Herrirako estadu ereduaz edota Pobreziaren Kontrako Nazinoarteko Egunaz be berba egin dogu alderdi moreko legebiltzarkideagaz.