Aparatu teknologikoak egiteko behar diran mineralen uzrtiakuntzeak gatazka eta burruka handiak sortzen ditu, eta milioiak pertsona hilten dira ondorioz. Horren ganeko kontzientzia sortu eta arazoari aurre egiteko lanean dabil aspalditik ALBOAN Gobernuz Kanpoko Erakundea. Oraintsu gatazkak daukiezan herrialdeetako mineralen komertzializazinorako arautegia sortu dabe, eta aurrerapausoa izango da. Horrez gain Nazino Batuen Erakundeak giza eskubideen eta enpresen arteko hitzarmen loteslea sortu gura dau, eta negoziazinoak laster hasiko dira.