Gernikak ondo hasi dau errugbi denporaldia. Etxeko partiduak irabaztea dau helburuetariko bat. Hernanin garaipena lortuta, Bartzelonaren aurkako porrota ahaztu dau Eduardo Maidaganen taldeak. Orain, La Vila izango dabe aurrean, Urbietan (12:00). Andoni Larrabeiti jokalariak Bizkaia Lehian saioan esan desukunez, zorrotz urten behar dabe hasieratik. Ainhoa Moraza (Athletic), Naiara Diez (Gernika KESB) eta Enara Bilbao (Bilbo FS) izan dira beste hiru konbidaduak.