Martian estreinau zan Ez dok Hiruren Euskal Musikaren Benetako Historia Bilboko Arriaga antzokian. Ordutik hainbat antzokitan izan dira eta astegoien honetan Bilboko BBK Aretoan izango dira. Jokin Oregi da zuzendaria, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreakaz batera oraingoan Adrian Garcia de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue musikari eta aktoreak be agertzen dira. Antzezlanaren amaieran, gidoiaren liburua eskaintzen dabe. Mila ale argitaratu dabez eta amaitzear dagoz honeek. Patxo Telleria izan da gaur Bizkaia Irratian.