I. Landaida: "Emakumeen kontrako indarkeria zuzenean bardintasun ezagaz lotuta dago"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko urr. 31a, 00:00

EJa emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko lege bat sortu edo indarrean dagoan Bardintasun Legea garandu aztertzen dabil.
Emakundek aditu bi jarri dauz sortu diran beharrizan barriei erantzuna emongo deutsen testua osotzen. Behin testua osotuta prozesu parte hartzaile bat edegiko da. Gero andrazkoen kontrako indarkeriari aurre egiteko lege barri bat sortu edo Bardintasun Legean sakonduko daben enbatziko dabe. Emakundeko burua Bizkaia Irratian euki dogu gaur. Bardintasun Legean, emakumeen kontrako indarkeriak bardintasun ezagaz daukan loturea ondo isladatuta dagoala esan deusku Izaskun Landaidak. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako Beldu Barik programeagaz aurrera darrai Emakundek. Aurton topaketa nagusia Eibarren egingo dabe abenduaren 2an hain zuzen be.

Osorik irakurri