Horixe adierazi deusku ELA-Hezkuntzako arduradunak. Aberastasuna %4 inguru hazi dan bitartean, hezkuntzarako datorren urteko aurrekontua %1'2 baino ez dala haziko. Zemendian mobilizazinoak egingo ditue arloka, astero: haurreskolak, sukalde eta garbiketak, heziketa berezia eta irakasleak. Jaurlaritzatik proposamen egokirik momentuz ez deutsiela egin dino, eta eskeintzak ganera irakasleenb eta heziketa berezian baino ez dituela jaso.