Metropolitanok ondo hasi dau ligea etxean. Stefan Davis amerikarrak hartu dau taldearen ardurea barriro. Lehen be zuzendu eban. Asier Arpon jokalariak adierazi deuskunez, ondo ezagutzen dabe alkar taldeak eta entrenatzaileak. Zapatuan, Rubi hartuko dabe Zorrotzan. Irabaztea da helburua etxean aurreko partidu bietan egin daben moduan. Peio Santacruz (Getxo), Oihane Gil (Zuazo) eta Leire Sarasola (Leioa) izan dira beste konbidaduak Bizkaia Lehian saioan.