BC3ko ikerlaria dan Ibon Galarragak esan deusku Euskal Herrian industria arloan efizientzia energetikoa handia dala, baina garraioan ez ditugula etxeko lanak egin. Klima aldaketearen ganeko Bonneko biltzarraz egin deusku berba, esanaz Pariseko akordioa badoala beteten. Helburuetan emoten ez badau be, detaileak kontuan hartu ezkero aurrera egin dogu.