Boliña-Zaharra jatetxera sartzean denboraren makinan hamarkada batzutan atzera egiten dozula emoten dau. Ziur asko hori izango da leku honek dauen arrakastearen gakoetariko bat. Txipiroiak, lebatzea, arrain-zopea, tripakiak... betiko eran sukaldatzen dabezan leku honek gordeta daukazan sekretuak ezagutzeko Miguel Zelaiagaz egin dogu berba.