Jaurlaritzaren datorren urteko aurrekontuetarako dirua falta dala azaldu deusku Leire Pinedo EH Bilduren legebiltzarkideak, eta diru gehiago batzeko beneteko erreforma fiskala egin behar dala. EAJ-k eta PSE-k proposatutako itun fiskala ez ei da benetako erreformea, ikutu batzuk egitea baino. Aurrekontuei dagokienez, preminak daukiezan pertsonak eta garapen ekonomikoa ezinbestekotzat joten ditu Kataluniako egoerearen balorazinoa be egin deusku.