Ekimen ezbardinak eratu dira egun horretarako. Leku batzuetan Caritasen programen arduradunen testigantzak entzungo dira, beste batzuetan mokauren bat egingo dabe talde behartsuren bategaz, nagusien erresidentzietara osterak eta abar. Egun horregaz lotuta, barikuan Elizbarrutiaren zeinua be egingo da, zati bitan: elizbarrutiko leku bat prestau eta alkartzeko preminea dabenentzat zabalik eukiko dala iragarriko dau eguenean Bilboko gotzainak, bestetik barikuan Indautxuko areto nagusian "La gran mentira" pelikulea erakutsiko da eta ostean zine foruma egingo da. Otoitzaldiagaz amaituko da.