Aritz Adurizek beste urte beterako kontratua sinatu dau Athleticegaz eta bere kontratua hausteko klausulea 30 milioi eurokoa izango da. Aurrelari donostiarrak seigarren denboraldia beteko dau talde zuri-gorrian 2012an Valentziatik iritsi zanetik. Bestalde, ez dago barririk Kepa Arrizabalagaren kontratu barritzearen ganean.