Euskaltel Nafarroako 150 mila etxetara helduko da laster

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko aza. 16a, 00:00

Euskaletelek Nafarroan egindako zabalkundeari esker konpainiak 30 mila bezero barri batu eta dozenaka lanpostu sortuko dauz. 2018an Euskaltel konpainia Nafarroako 150 mila etxeetara helduko da eta 5 urteetan Leon, Kantabria eta Errioxara hedatzeko proiektua dauka. Koldo Unanue Euskalteleko Negozio Zuzendaria gaur gure estudioetan izan dogu. Nafarroan emongo dan zabalkundeak enplegu barriak sortuko dauzela adierazo deusku.EAEan, telefono mogikorren merkaduan Vodafone eta Movistarren aurretik dago Euskaltel. Aurtengo hirugarren hiruhilekoan konpainiak %3,2ko hazkundea euki dau. Igazko epe berean baino 14 milioi euro gehiago irabazi dauz Euskaltelek. Zabalkunde barriak konpainiari arrisku ekonomikorik ez deutsola suposatuko esan deusku Koldo Unanuek.

Osorik irakurri