EAJko BBBko presidentea "Goizeko Izarretan" saioan euki dogu gaur. Bihar Diputaduen Kongresuan kupoaren legea bozkatzerakoan EH Bildu abstenidu egingo da eta Itxaso Atutxa jeltzaleak EH Bilduk jarrera horretaz azalpen gehiago emon beharko dauzela aitatu dau. EH Bilduk Madrilen daukazan bi ordezkariak errealidade paralelo baten bizi dirala gaineratu dau Atutxak. Erakundeentzat aurrekontuak eukitea ezinbestekoa dala nabarmentzeagaz batera 2018ko aurrekontuak adosteko Urkulluren gobernu taldeari lotzen jakon aukera bakarra PP dala be esan dau BBBko buruak. Azaroaren 25az be egin deusku berba Atutxak, erasotzaileek biktimak diran emakumeek eroaten dabezan eskumuturrekoak eroateak edo lepozainak gaizkileei eurei ipinteak zentzuna daukela adierazo dau.