Gernika Urbietan baino hobeto dabil kanpoan. Azkeneko partidua Zubietan irabazi dau Realaren aurka (0-1). Ibon Entziondo erdilariaren esanetan, beharbada, erosokorrago jokatzea falta jake etxean. Atetik saioko beste konbidaduak Ian Uranga (Arenas), Josu Egaña (Cultural) eta Julen Soraluze (Santurtzi) izan dira.