Horixe adierazi deusku emakumeenagako indarkeria gaietan aditua dan Bea Ilardia abogaduak. Behin salatu ondoren babes barik geratzen dirala sarri, eta euren sufrimendua handitu egiten dala. Sufrimendu horren testigantzea emon deusku Ziortza Linaresek, esanaz inoz damutu be egin dala salatu izanaz. Fokoa biktimeagan barik erasogilearengan ipini behar dala dino, eurak diralako txarto egin dabenak.