Lekunberrikoek bederatzigarren lana kaleratu dabe eta gaur goizean aurkeztu Bilbon. Lan hirukoitzaren ostean hiru urtetan zehar kontzertuak eskaintzen ibili eta gero, hamar kantuz osotutako diskoa sortu dabe. Datorren astean Musika Bulegoak emoten dauazan sarietariko bat jasoko dau Berri Txarrak taldeak eta datorren urteko martian kontzertua iragarri dabe BEC-en. Gorka Urbizu gure estudioan izan da gaur goizean.