Abenduaren 1ean eta 2an Bizkaiko 200 supermerkadu baino gehiagotan beharrizana daben familiendako elikagaiak batuko dabez. Aurtongo kanpainan Bizkaiko Elikagaien Bankuak ia milioi bat kiloko kopurua gainditu gura dau. Alkarte honek urtean zehar 140 boluntario daukaz baina astegoien honetarako sarea handitu behar izaten dabe. Alazne Lauia boluntarioagaz berbaz aritu gara.