Irakaskuntzan 37 urte egin eta gero jubilau egin zan iaz. Astelehenean omenaldia egin eutsien berari eta iaz jubilautako beste irakasle batzuei. Gaur gure mikrofonoetan egon da umeekin, gazteekin eta azken uretetan Iralen helduekin lan egindako Imanol Alvarez. Berak esan deusku gurasoek gaur egun irakasleei autoridadea kentzen deutsiela, eta ondorioz gazteak heztea gatxagoa dala.