Emakumeen Aixerrota Boleibol Klubak hartuko dau aurton Getxoko Argia Ereiten euskera saria, euskerea dalako euren hizkuntza nagusia. 1999an eratu eben boleibol taldea eskolaz kanpoko moduan, nesken artean kirola indartzeko. Harrezkero garatuz joan da taldea, klub bilakatu da eta hainbat kategoriatan lehiatzen dira, maila onean lehiatu be. Hasieratik euskerea erabili dabe komunikazinorako, barrura zein kanpora begira, eta egiten daben ahalegin horregaitik jasoko dabe Argia Ereiten saria bihar iluntzeko 20:00retan Fadurako ekitaldi aretoan.