Bilbao BM Atletismo Santutxu Taldeak dana irabaztera urtengo dau denporaldi honetan. Euskal Herrian eta Espainian nagusi da, eta nagusitasun hori Europara eroan gura dau. Horretarako, fitxaje onak egin ditu. Gema Martin, Diana Martin, Elena Loyo, Idaira Prieto eta Natalia Gomez. Iraia Garciak beste urtebete egingo dau Bilbao BM Atletismo Santutxu taldean. Bizkaiko Txapelketea irabaztea izango dau erronka nagusietariko bat. Baina, denporaldi honetan, beterano mailan lehiatuko da, eta erronka barriak daukaz. Bizkaia Lehian saioan kontau deusku. Eduardo Maidagan (Gernika Rugby), Asier Arpon (Metropolitano Hockey), Naiara Diez (Gernika Saski) eta Leire Sarasola (Leioa Waterpolo) izan dira beste konbidaduak.