Asier Garia Lupiola EHU-ko Ekonomia eta Enpresa fakultadeko irakasleak esan deusku abenduaren 10ean bigarren fasera igaro orduko lehenengo faseko gaien ganeko akordioak adostu behar dirala: herritaren eskubideak, urtetearen fakturea eta Irlandako mugak. Azken gai honetan daukie korapiloa momentuz. Bigarren fasean akordio komertzialak negoziauko dira, eta horretara ailegau gura dau Britania Handiak.