Bilboko Elizbarrutiaren Sopuertako San Viator ikastetxeak Marokon egingo dan rally solidario batean parte hartuko dau, alkartasuna eta abenturea buztartuta. 20 urte baino gehiagoko kotxeek parte hartzen dabe, eta kotxea bakotxak 30 kilo material solidario eroango dau. Eskola, kirol eta informatika materiala eroango dabe bertako eskoletara.