Arlo batzuetan falta dira espezialistak, nahiz eta arazoa handi ez dan: lehenengo arretako medikuak, traumatologoak eta oftalmologoak falta dira, besteak beste. Ez dago MIR plaza nahikoa medikuntza ikasleentzat, baina gai horretan Osakidetzak ezin dau ezer egin, Espainiako Osasun ministerioaren esku dagoalako. Horretaz eta beste gai batzuez egin deusku berba Maria Jesus Mugika Osakidetzako zuzendariak.