Harresiak Apurtuz Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak ekitaldiak egingo ditu ikasturtean zehar 20. urteurrena ospatzeko. 63 alkartek osotzen dabe koordinakundea, eta lorpen txiki zein handiak euki ditue urte guzti honeetan. Lantalde ezbardinak daukiez martxan, gai batzuen ganean beharrean: osasun zerbitzuak, gazte etorkinak, DSBE edota Eusko Jaurlaritzaren inmigrazino politikea. Gizartea orokorrean abegikorra dala azaldu deuskue, baina estereotipo faltsu asko dagoala zabalduta.