Aurtengoa 7 milioi euro baino gehiagokoa izan dala kalkulau dabela esan deusku Gerediaga alkarteko presidenteak. Laguntzatan jasoten daben euro bakotxeko hamar itzultzen dituela. Ganera azokan ez ezik herrian be onura itzela eragiten dau Durangoko azokeak. Gustura geratu dira antolatzaileak aurtengoak eukitako erantzunagaz, zentzun guztietan. Datorren urtekoari begira orain, nobedade moduan sormen bekea ekarriko dau.