I.San Nikolas:"elizeak pobreen zerbitzura eta pobreziaren kontra egon behar dau"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko abe. 13a, 00:00

 Horixe esan deusku Iñaki San Nikolas abade gazteak. 32 urte daukaz eta Askartza Klareten egin zan abade misiolari orain hile eta erdi inguru. Elizeak pobreen aldeko lana egin behar dauela dino, eta elizeak daukazan sendontasunik handiena komunidadea dala, alkartea. Bera misiolaria dala dino, eta misino zereginetarako abadetu dala. Fedea zabaltzeko bide guztiak egokitzat joten ditu, musikea, gizarte sareak...hori bai, gizarte sareak gizakoiago bihurtu behar dirala uste dau, interes asko egoten dalako horreen atzetik. 

Osorik irakurri