Bizkaia Gernikak eta Getxo Arteak derbia jokatuko dabe zapatuan (16:00). Eguraldi euritsua emonda dago, eta basatzea egongo da Urbietan. Iker Olaeta (Gernika) eta Jon Arana (Getxo) jokalariekin egin dogu berba. Defentsa lana oso garrantzitsua izango dala uste dabe. Gernikarrak nasaiago dagoz sailkapenean, baina gora egiteko garaipena behar dabe. Getxoztarrek be puntuak behar ditue azken tokitik urteteko. Beste konbidadu bi be izan ditugu Bizkaia Lehian saioan. Ana Hormaetxe Lointek Gernika Bizkaiako zuzendaritzako kidea eta Jon Lopez Leioa Waterpoloko entrenatzailea. Gernikarrek irabazi egin behar dabe kopara sailkatzeko aukerak izateko. Zapatuan, Extremadura etorriko da Malostera. Leioak be garaipena nahi dau atsedenaldiaren osteko lehen partiduan. Santa Eulariaren aurka jokatuko dabe zapatuan.