"Eskola jantokiak EAEn. Nolakoak diren eta nolakoak izan litezkeen" izeneko txostena egin dabe EHIGE-k eta VSF-k (Herrien Bidezko Elikadura). LAIA ekosormeneko Irantzu Duro arduratu da lana egiteaz. Gaur egun batez be sistema industriala erabilten da eskola jangeletan, eta Catering enpresak daukien jantokien ardurea eskolen %98an. Txosten arabera osasuntsuagoa eta jasangarriagoa da gertuko sistema ekologikoa erabiltea. Proposamen hau bideratzen ahaleginduko dira EHIGE eta VSF.