Minority Safety Pack ekimena ipini dau matxan FUEN fundazinoak, hau da, Europako Nazionalidadeen Batasun Federalak. Europari eskatu gura jako hizkuntza gitxituetako hiztunen hizkuntz eskubideak babesteko legeria egiteko, gaur egun ez dago eta. Milioi bat sinadura batu behar dira, zazpi estadutan, apirilerako. Bilbon egon dira asteon FUENeko kideak, kanpainea euskalgintzako ordezkariei aurkezten. Euskal herrritarrak ekimena sinatzera konbidau ditue. Hurrengo webgunean sinatu leiteke: www.minority-safepack.eu