Aitzindaria da energia modu jarraituan eragiten dauen era horretako munduko instalazino bakarra dalako. EHUko ikertzaileak zentral horren eraginkortasuna hobetzeko zer egin leiteken jakiteko beharrean ibili dira, eta antza turbinetan eraginda egon leike modua. Dana dala, sistema hau normaltasunez erabilteko 25-30 urte beharko dirala azaldu deusku Gabriel Ibarra ikertzaileak.