Garabide Gobernuz Kanpoko Erakundea batez be Kitxua hizkuntzea bizibarritzen laguntzen dabil. Milioiak hiztun ditu, baina gabeziak be bai: ez dago murgiltze ereduko eskolarik, transmisinoa eteten hasi da leku askotan, mespretxua bizi dau kasu batzuetan, erakundeetan gaztelerea ez dan hizkuntzek ez daukie tokirik...Holakoxeak eta bestelako batzuk kontau deuskuz bertatik bueltau barri dan Maialen Sobrinok.